Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

NARRATIBA DIGITALA

Kaixo guztioi! Jarraian uzten dizuet lauhilabete osoan zehar lanean aritu ondoren azkenean lortu dugun emaitza: gure narratiba digitala. Gaur aurkezpena egin dugu gainontzekoen aurrean eta nahiko ondo atera zaigula uste dut, gustura geratu gara. Narratiba aurkeztu dugunean azaldu bezala, ez da kalitate oso onean ikusten deskargatzeko orduan arazoak izan ditugulako. Bideo honetan, Janire agertzen da zeinu hizkuntza egiten, eta gure lana goraipatu nahian, hau aukeratu dugu nahiz eta kalitatearen arazoa egon. Espero dut zuei ere gustatzea, eta aniztasunari buruzko hausnarketa egitera bideratzea. Goian ipinitako bideoa aurkezpenean aurkeztutakoa da, baina, aipatu dugun bezala, zenbait arazo izan ditugu bideoak deskargatzeko orduan eta horregatik ez da kalitate oso onean ikusten. Horregatik, hemen uzten dut beste bideoa, non Janire beharrean, zeinu hinzkuntzalaria agertzen den, nahi izanez gero ikusteko, honek kalitate hobea baitu.

ANIZTASUNA: HAUSNARKETA OROKORRA

Imagen
Blog honi amaiera emateko, lauhileko osoan zehar landu dugun gaiari buruz hausnarketa txiki bat egingo dut jarraian. Hitzaldi desberdinen eta lanketa anitzen ostean, hasieran nuen aniztasunari buruzko kontzeptua zenbait aspektutan aldatu zait. Klaseak hasi eta aniztasunari buruzko definizioa galdetzerakoan, ez neukan oso argi zein zer haren definizio zehatza eta ez nintzen kontziente zenbat gai ukitu eta batzen dituen bere baitan. Esan bezala, izan ditugun hitzaldi guztiak baliagarriak izan dira, batzuk gehiago eta besteak gutxiago, gai honi buruz hausnarketa egiteko eta gure ikuspuntua zalantzan jartzeko. Hasteko, lehenengo tailerra Tabakalerako bisita izan zen. Bertan, bi erakusketa desberdin ikusi genituen eta horretaz gain, ariketa pare bat egin genituen taldean. Haietako bat, arrotza sentiarazten gintuen egoera bat idaztea zen, eta horri esker konturatu nintzen, guk pentsa baina desberdinagoak garela, eta aldiz, askotan “arrotzak” momentu berdinetan sentitzen garela....

BUDA EXPLOTÓ POR VERGUENZA

Imagen
“Buda explotó por verguerza” filma ikusteak hausnartzeko aukera eman digu. Gainera, edozein irakasle edota etorkizun batean irakasle izan nahi duen edonori gomendatuko genioke pelikula hau,  haurrarekiko duen perspektiba alda diezaiokelako. Pelikularen protagonistairi, Baktayri, bere bizilagunak alfabetoa dakiela eta istorioak kontatzen dakiela ikustean, eskolara joateko nahia pizten zaio. Horretarako, gogor borrokatzen du dituen zailtasunei aurre eginez, esaterako, etxean dituen arrautzak saltzen saiatzen da koaderno eta boligrafo bat lortzeko.  Baina Baktayk Afganistaten bizi den neska bat da, eta pelikulan argi ikusten den bezala, mutilek eskolara joateko eskubidea izan arren, neskek ez dute horrelako aukerarik. Gizarte matxista honetan, protagonistak mutil askorekin egiten du topo eta guzti hauek trabak besterik ez dizkiote jartzen eskolarako bidean. Adin bereko mutil talde batekin egiten duenean topo, esaterako, gerrak haien herrian izandako eragina oso nabarmen...

NAIZEN HITZALDIA

Imagen
Apirilak 14ean, ostiralean, Naizen erakundearen hitzaldia izan genuen magisteritza eraikineko areto nagusian. Hitzaldia transexualitatearen inguruan izan zen. Transexualitatearen inguruan interes asko dugula esan beharra dugu. Izan ere, orain dela urte batzuk arte ia ez zegoen gaiaren inguruko informaziorik, eta askok transexualitatea eta trabestismoa berdin bezala ulertzen zuten. Horrez gain, gizartean eta komunikabideetan batez ere, ez zen transexualitatearen inguruan hitz egiten ezta transexualik ikusten telebista edo aldizkarietan, are gutxiago gaiaz hitz egiten. Eskoletan ere ez ziren LGTBI kolektiboaren inguruko hitzaldiak ematen. Horrek ezjakintasun handia sortu du gizartean, zorionez, asken urteotan ikusgarritasun asko bereganatu du kolektiboak. Hitzaldiari dagokionez, aretora sartzen ginen bitartean, hizlariek musika eta bideoak jarri zituzten, ondoren, Aingeru Mayor Naizen erakundearen historia eta garapenaren inguruan hitz egiten hasi zen, izan ere, gaur egun “naiz...

PAUSOKA INKLUSIOAREN BIDEAN

Martxoaren 1ean Maiteder izeneko emakume bat etorri zen hitzaldi bat ematera. Maiteder Pausoka Elkarteko lehendakaria da, eta elkartearen funtzioaz hitz egin zigun. Bertan, garun paralisia duten haurrak daude, haietako bat Aimar da, Maitederren semea. Bere bizipenei eta esperientziari buruz hitz egin zuen. Haurdunaldian, edozein gurasok bezala, haien seme-alabengandik espero ditzazketen espektibak dituzte eta Aimarren gurasoek ere hala zituzten. Baina Aimar jaio eta gutxira espektatibek errealitatearekin talka egin zuten. Jaio berritan semea ospitalean egon zen denbora luze batez konbultsioak zirela eta. Oso une larriak izan zituzten. Egunak pasa ahala, erizainek etxera joateko momentua iritsi zela esan zioten arren, handik aterako ez zirela esan zieten, ez behintzat ama prestatua zegoela sentitzen zuen arte. Maiteder beldur zen, zer egingo zuen berak bakarrik eta erizain bati segundu batean deitzeko eta urbilarazteko botoirik gabe? Etxera itzuli zireneko lehen egunak gogorr...

MEMORIA PLAZA, GOGORA

Imagen
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak egindako tailerrean, Euskal Herrian izandako tortura eta erailketa askori buruz egindako lana ikusi genuen. Bertan, alderdi ezberdinetako testigantzak entzun ahal izan genituen; baziren ETAk hildako senideen lekukotasunak, GALenak, polizien biktimenak, La triple Ak hildakoenak eta Graporenak.   Gaia nahiko ezaguna egin zitzaigun, izan ere, gure guraso zein aiton-amonen kontaketek gaira hurbiltzera ahalbidetzen digu. Denok entzun izan ditugu gure familian izan diren fusilamendu, atxiloketa eta lurrak kentzea “gorria” izateagatik. Hala ere, testigantza asko ezezagunak ziren, bestalde, ez genekien hainbeste alderdietatik jasan izan dutela hainbeste gorroto eta injustizia. Bagenekien garai horiek oso zailak izan zirela guztientzat, baina testigantza hauek lehen pertsonan entzutea bihotz-ukigarria da. Bestalde, testigantzek mezu positibo bat elarazten dute. Denek Euskal Herrian aurreko hamarkadetan gizarteak jasandako ...

TALDE ERRUBRIKA

Kaixo! Hona hemen talde lanean aritzeko lauhileko hasieran taldearen artean bete genuen errubrika: TALDE LANA VERSUS LANTALDEA/ELKARLANA: EBALUATZEKO ERRUBRIKA (1) IRIZPIDEAK ADIERAZLEAK AUTOEB Izena EKARPENAK eta PARTAIDETZA -     Denon partaidetza bermatu. -     Ideiak eta iritziak partekatu (era konstruktiboan). -     Besteei eskatzen dizkie ideiak eta iritziak eta saiatzen da hauek zabaltzen eta osatzen, lanean integratzen. Ezagutza sakontzeko besteei ideien argudioak eskatzen dizkie. -     Erabakitzeko orduan adostasun batera iristea. JARRERAK -        Jokaera positiboa dauka, aktibokoi entzuten du eta parte hartzen du. -        Besteen partaidetza bultzatzen du. -        Lankideei laguntza ematen die eta beren merituak aitort...