PAUSOKA INKLUSIOAREN BIDEAN
Martxoaren
1ean Maiteder izeneko emakume bat etorri zen hitzaldi bat ematera. Maiteder Pausoka
Elkarteko lehendakaria da, eta elkartearen funtzioaz hitz egin zigun. Bertan,
garun paralisia duten haurrak daude, haietako bat Aimar da, Maitederren semea.
Bere bizipenei eta esperientziari buruz hitz egin zuen.
Haurdunaldian,
edozein gurasok bezala, haien seme-alabengandik espero ditzazketen espektibak
dituzte eta Aimarren gurasoek ere hala zituzten. Baina Aimar jaio eta gutxira
espektatibek errealitatearekin talka egin zuten.
Jaio berritan
semea ospitalean egon zen denbora luze batez konbultsioak zirela eta. Oso une
larriak izan zituzten. Egunak pasa ahala, erizainek etxera joateko momentua
iritsi zela esan zioten arren, handik aterako ez zirela esan zieten, ez
behintzat ama prestatua zegoela sentitzen zuen arte. Maiteder beldur zen, zer
egingo zuen berak bakarrik eta erizain bati segundu batean deitzeko eta
urbilarazteko botoirik gabe? Etxera itzuli zireneko lehen egunak gogorrak izan
zirela dio. Gauez, bere bikoteak eta berak guardiak egiten zituzten Aimar
zaintzeko “badaezpada”. Orain konturatzen da, gauza asko ezjakintasunaren
ondorioz egiten zituztela. Baina osasun zerbitzuan mendekotasunari buruzko
informazioa eskatu zuenean, alzheimerrari buruzko informazioa soilik ez zioten
eman. Beraz, Maiteder galduta zegoen, hau gutxi balitz, ez zuen inor gehiago
ezagutzen honelako kasu batekin.
Aimarrek
garun paralisia zuela esan ziotenean, gauzak erabat aldatu ziren. Mutikoa
Aspacen sartzea erabaki zuten, berak lanean hasi behar baitzuen. Denbora pasa
ahala, bertan ez zituztela semearen beharrak guztiz asetzen. Gainera, ez ziren
herriaren parte sentitzen eta herriko haurrek ez zuten Aimar ezagutzen.
Horregatik, Aimar herriko eskola publiko batean eskolaratzea pentsatu zuten
(itunpeko ikastolan ezin izango zuten, publikoetan baino baliabide gutxiago izaten
baitituzte).
Maiteder
lehengo eskolara deitu eta zuzendariarekin hizketan egon zen. Egoeraz informatu
eta zuzendariak esan zion bertan ez zituztela baliabiderik Aimarri harrera
egiteko. Ondorioz, Maitederrek esan zion bere semeak beharko lituzkeen baliabide
guztiak lortu zitzazkeela. Hala ere, zuzendariak bere horretan jarraitu zuen
eta jakinarazi zion Maitederri gauzak horrela ez zirela egiten.
Jarrera
horrek lur jota utzi zuen Maiteder, beraz, beste eskola batera joatea erabaki
zuen. Bigarren eskola honetan ere ez zuten Aimar hartu. Arrazoia, ratioz
gainezka zeudela, baina esan zioten inon ez bazutela onartzen, beraiek ahal
zuten modura onartuko zutela.
Ikusitakoa
ikusiz, Maiteder hirugarren ate bat jo zuen, azkeneko eskola. Hemen aldiz,
tratua oso goxoa izan zen, asko eskertu zuten Maitederren laguntza baliabideak
eskuratzerako garaian. Gurasoek oso pozik jarri ziren jakiterakoan Aimar eskola
horretan onartu egin zutela eta bertako langileek gustura hartu zuten Aimar
beraientzako “opari” bat bezala hartu baitzuten.
Irakasleak,
Aimar gurasoen aurrean aurkeztu zuen. Maiteder oso pozik geratu zen bertan
egindako aurkezpenarekin. Ez zuten diagnostiko baten arabera aurkeztu, bere
izaeraren arabera baizik. Honekin esan nahi dugu, irakasleak komunitatearen
eragileen aurrean eragin handia duela. Aimarren irakasleak, guraso bileran
Aimar aurkezterakoan positiboki egin zuen: “Aimar gelan sartzen denean denak
alaitzen gaitu” eta ez “gurpildun aulkian dago” hori begi-bistakoa baita.
Pertsona bezala identifikatzen zuten, hau da, pertsona bakarra bezala, bere
ezaugarriekin eta gaitasunekin. Aipatzekoa da ere, garrantzitsua dela
komunitateko gainerakoek nola ikusten duten. Horretarako irakasleak gainerako
gurasoen eta ikasleengan eragina izan behar du haien pentsaera moldatuz.
Aimarren
kasuak ondo erakusten duen bezala, desberdintasuna onura bezala ikusten denean
bakarrik emango da aniztasuna. Eta gogoan izan behar da, ez dutela zailtasunak
dituzten pertsonak besteengandik bakarrik ikasten, baizik eta guk ere zer
ikasia dugu haiengandik.
“Gizartea
edukatu behar da, eta gizartea gu gara”.-Esti
Amenabarro 2019.
Comentarios
Publicar un comentario