MEMORIA PLAZA, GOGORA
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak egindako
tailerrean, Euskal Herrian izandako tortura eta erailketa askori buruz egindako
lana ikusi genuen. Bertan, alderdi ezberdinetako testigantzak entzun ahal izan
genituen; baziren ETAk hildako senideen lekukotasunak, GALenak, polizien
biktimenak, La triple Ak hildakoenak eta Graporenak.
Gaia nahiko ezaguna egin zitzaigun, izan ere, gure guraso zein aiton-amonen
kontaketek gaira hurbiltzera ahalbidetzen digu. Denok entzun izan ditugu gure familian
izan diren fusilamendu, atxiloketa eta lurrak kentzea “gorria” izateagatik.
Hala ere, testigantza asko ezezagunak ziren, bestalde, ez genekien hainbeste
alderdietatik jasan izan dutela hainbeste gorroto eta injustizia. Bagenekien
garai horiek oso zailak izan zirela guztientzat, baina testigantza hauek lehen
pertsonan entzutea bihotz-ukigarria da.
Bestalde, testigantzek mezu positibo bat elarazten dute. Denek Euskal
Herrian aurreko hamarkadetan gizarteak jasandako egoera berriro ez
errepikatzearen nahia gogor adierazten dute. Haiek bizitutako amorru, haserre
eta gorrotoari buelta bat eman eta etorkizun baketsu batean bizitzeko apustua
egiten ari dira. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaie gaiaz hitz egitea eta
hausnartzea, berriro egoera ez errepikatzeko.
Horregatik, etxean ez ezik eskolan ere landu beharreko gaia da. Batez ere,
perspektiba guztiak izateko. Horrelako tailerrek adibidez, ikuspuntu guztiak
ikusteko aukera ematen du.
Gaiak zerikusi handia du aniztasunarekin, pertsona bakoitzak esperientzia
ezberdinak bizi baititu, baina pertsonen arteko errespetua ezinbesteko
baldintza da denok bakean bizi ahal izateko. Ideologia ezberdinetako pertsonek
sufritu dute eta hori onartu eta errespetatu egin behar da, gorrotorik gabe
bizikidetza on bat lortzeko.
Comentarios
Publicar un comentario