BUDA EXPLOTÓ POR VERGUENZA
“Buda explotó por verguerza” filma ikusteak hausnartzeko aukera eman digu.
Gainera, edozein irakasle edota etorkizun batean irakasle izan nahi duen
edonori gomendatuko genioke pelikula hau, haurrarekiko duen perspektiba
alda diezaiokelako.
Pelikularen protagonistairi, Baktayri, bere bizilagunak alfabetoa dakiela
eta istorioak kontatzen dakiela ikustean, eskolara joateko nahia pizten zaio.
Horretarako, gogor borrokatzen du dituen zailtasunei aurre eginez, esaterako,
etxean dituen arrautzak saltzen saiatzen da koaderno eta boligrafo bat
lortzeko.
Pelikulak kritika sakona egiten dio haur askok jasaten duten egoerari,
nahiz eta haur guztien eskubidea izan hezkuntza bat jasotzearena, oraindik ere
leku askotan ez da hori bermatzen. Gainera, gehien sufritzen dutenak neskak
dira, haiei egokitzen zaien lana zaintzari lotuta dagoelako.
Comentarios
Publicar un comentario