UNRAW


Lauhilabete honetan zehar, hitzaldi desberdinetan parte hartzera gonbidatuak izan gara eta haien artean, UNRAW elkartekoek prestatutako tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dugu. Elkarte hau, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Bost zonalde desberdinetan lan egiten dute hango errefuxiatuekin, bertako egoera ezagutzeko eta aurreiritziak puskatzeko, eta metodologia artistikoa garrantzia eman nahian.

Haiekin egindako tailerrak bi egun eta zati desberdinetan banatu zituzten. Hasteko, lehenengo egunean saio teorikoak izan ziren, hitzaldi informatiboak gehien bat. Bigarren egunean berriz, tailer praktikoak burutu genituen. Tailerrak egiteko, hiru taldetan banatu ginen interesaren arabera; bakoitzak tailerrak gustuko genituen ordenean ipini behar genituen eta hauek ziren aukerak: antzerki, komiki edo ipuin tailerra. Taldeko kideen artean tailerrak banatutak eta ekilibratutak egon behar ziren, ondoren gainontzekoekin konpartitu ahal izateko.

Egia esan, lehenengo eguna pixka bat astuna egin zitzaidan, hainbeste ordu jarraian hitzaldiak izateagatik eta baten bat ez zitzaigun interesgarriegia iruditu. Aldiz, txarla batzuk oso interesgarriak eta erakargarriak izan ziren, baina denbora gehiegi egon ginen bertan eseritak entzuten.

Bigarren eguneko tailerrak aldiz, nire kasuan antzerkia, oso interesgarria eta desberdina iruditu zitzaidan. Hortzmuga teatro konpainiak eskainitako tailerra zen, eta “Kontzientziak astintzen dituen antzezlana” deitzen zen.

Eguna iritsi baino lehen, kezkatua nengoen lotsa pasako nuelakoan edo dibertigarria izango ez zelakoaren beldur nengoen. Baina, behin saioa eginda, ez nintzen batere damutu, izugarri ondo pasa nuen eta oso baliagarria izan zitzaidan tailerra.

Saioan jarduera eta ariketa desberdinak egin genituen, hasieran jolas itxurarekin, baina saioa aurrera zihoan ahala, itxura hartu eta antzezlan moduko bat bihurtu genuen azkenean. Ariketa hoiei guztiei, zenbat boluntariok irakurritako testuekin batera, Palestinako egoera salatzea lortu genuen antzerkiaren bitartez gainontzeko kideen aurrean.

Antzezlanean zehar, maite genuen zerbait (zapatak) atzean utzi behar genuen, eta zapata horiei guk nahi genuen esanahia eman genien, nire kasuan, nire alaba irudikatzen zuten. Ondorengo egoeran, itsasoa eta hondartza irudikatzen saiatu ginen, eta kide batzuk itsasoko ura zaborrez bete zuten, Palestinako itsaso kutsatua plasmatu nahian. Gero, bata bestearen atzetik ibiltzen hasi ginen, segida bat jarraituz, eta bitartean mediku papera egiten zuen pertsona batek, Palestinarrek ibili behar duten denbora eta distantziari buruzko datuak ematen zituzten, medikuetara ailegatu ahal izateko. 

Amaitzeko, Gazako pertsonak elektrizitate gabe bizi direla adierazi nahian, ilara batean jarri eta elkarren artean kandelak pasa genituen, antzerkiari amaiera emateko putz egin eta kandela itzaliz.
Komiki tailerrean parte hartu zutenek, Susana Martinek gidatutako “Viñeta que agita conciencias” tailerra burutu zuten. Bertan, komikien sorrera eta esanahiari buruz hitz egin zuten. Ondoren, Susanak sortutako komikiak erakutsi eta haien inguruan azalpenak eman zituen.

Ariketa praktiko desberdinak egin zituzten. Lehenengoa, arbelean aurpegi adierazpen batzuk marraztu zituzten, Susanak eskatutako adierazpenekin. Honen helburua zen, gainontzekoek zer adierazpen marraztu zuten asmatzea.

Bigarren ariketari dagokionez, ikasle bakoitzari orri txuri bat eman zion bertan aurpegi bat marrazten hasteko eta Susanak agindutakoan, ondoko kideri pasa behar genion orria, ondokoak marrazkia jarrai zezan.

Eta azkeneko praktika, sormenari buruzko praktika bat izan zen. Bakoitzak egoera eta objektu bati buruz pentsatu behar zuen, eta horiek paper batean idatzi, jarraian kaxetan sartuz. Hori egin ondoren, Susanak ikasle bakoitzari kaxa bakoitzetik paper bat hartzeko eskatu zien eta paper horiek elkartu eta egoerak eta objektuak elkarrekin zuten zerikusi batetik onairrituz, komiki bat idazteko eskatu zuen.
Hirugarren tailerrean parte hartu zutenek, ipuin tailerra aukeratu zuten, “Contar para ser, ser para contar” Ana Apikak zuzendutako tailerra. Tailerra hasteko, esperientziari buruz galderak egin zizkien bakoitzari, eta ondoren ariketa praktikoak egiten hasi ziren.

Lehenengo, bikoteka ipini eta bakoitzak besteari bizitako egoera bat kontatu behar zion, ondoren gela guztiaren aurrean jarri eta batak bestearena kontatu behar zuen. Bertan konturatu ziren nahiz eta gauza sinple bat kontatzen egon, tonuak, begiradak eta kontatzeko moduak garrantzi handia zuela.
Bestelako jarduera egiteko, bikoteka jarri ziren berriz ere eta istorio bati erlazionatutako bost hitz pentsatu behar zituzten. Ondoren, bikoteen artean pentsatutako hitz horiek zentzumenen bidez islatzen saiatu behar ziren.

Amaitzeko denen artean ipuin bat sortu zuten, borobileak jarrita objektu bat eta haren kolorea esanten zuten eta hurrengoak hori osatu beste objektu eta kolore batekin, norbaitek gaizki esan arte.
Jardunaldi hauetatik aniztasuna mmodu positibo eta aberasgarri batean ikusi dugu hurbiletik, enpatia landuz eta egoera desberdinez hausnartuz. Artea, tresna moduan erabili daitekeela konprobatu dugu eta emaitza izugarriak lortzeko, elkarrekin lan egin dugu.





Resultado de imagen de unrwa

Comentarios

Entradas populares de este blog

SNOWDEN

NARRATIBA DIGITALA