KULTURAREN AURREIRITZIAK
AURREIDEIAK: KULTURAREN
DEFINIZIOA.
1. Zer da Euskal
Kultura?
Guretzat Euskal kultura
hainbat arlok biltzen ditu:
- Hizkuntza(euskara
batua eta euskalkiak)
- Janzkera
(baserritar jantziak, txapela..)
- Dantzak
(euskal dantzak)
- Musika
(Mikel Laboa, Xabier Lete….)
- Literatura
(Etxepare, Axular, Atxaga, Lauaxeta...)
- Janaria
(marmitakoa, pintxoak...)
- Ospakizunak
(Santa Ageda, San Tomas, Korrika...)
- Kirolak (soka-tira, euskal
pilota, arrauna...)
- Egelan dauden testuak irakurri ondoren (ikusi han egin diren
galdera-gidak) saiatu hurrengo galdereei erantzun sakonago bat ematen:
- Cultura
(UNESCO).
- Mª del Mar Bernabé:
Pluriculturalidad, multiculturalidad e interculturalidad, conocimientos
necesarios para la labor docente.
2. Kulturaren definizioa
Kultura ulertzeko bi ikuspuntu daude, estetikoa eta antropologikoa.
Estetikoa, alderdi akademiko edota “kultoetan” ematen diren adierazpen
artistiko eta intelektualen multzoari deritzo. Jakinduria eta adierazpen multzo
batzuk erreproduzitzeko gai diren gizarteko sektore zehatz bati aplikatuko
litzaioke “kultu” kontzeptua eta pertsona hauen gaitasun hori amankomunean
dituzten ezaugarri batzuengatik izango lukete.
Definizio antropologikoaren arabera, talde sozial edota gizarte batek
dituen ezaugarri espiritual, material, intelektual eta emozional bereizgarriak
(estetikoak, ohiturak, ondasunak...). Bestalde, denboraldi batean edota gizarte
baten adierazpen partikularren multzoari, zeinak zentzua ematen dion taldeko
pertsona bakoitzaren existentziari.
Kulturaren funtzioak:
1.- Bizitzari zentzua ematen dio eta balio batzuk ematen dizkio pertsona
bakoitzari. Kultura pertsona bakoitzak mundua interpretatzeko, gizartean munduari
zentzua emateko, besteekiko erlazioen antolaketaren orientazio eta gizarteen
arteko koexistentzia izateko prisma da.
2.-Identitate bektorea da. Kide izatearen zeinua da, izan ere, ezer baino
lehen sozializazio, hezkuntza eta formakuntza bitartekoa izan da. Era
honetan, ohitura eta transmisioa da.
3.- Besteak ikusteko era da, haiek pentsatzeko, taldearen partaide izanak,
besteekiko harremanetarako arau batzuk izatea suposatzen du.
3. Kultura eta identitatearen loturak egin:
Identitateak bi pertsonen artean zein ezberdintasun eta antzekotasun dauden
zehazten du. Berdina egiten du taldeekin, horregatik puzzle soziala osatzeko
funtsezkoa da, bakoitza zein taldetan dagoen sailkatzen baitu.
Bi maila ezberdin daude identitatean: indibiduala eta sozial edo kulturala.
Identitate indibiduala, pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina dela
zehazten duten ezaugarri multzoa da. Identitate sozial edo kulturala, aldiz,
giza talde bakoitzak zehazki dauzkan ezaugarri multzoa da, gizaki horiei batzen
diena eta besteengandik ezberdintzen diena.
Aniztasunik gabe ezin litzateke identitaterik egon. Identitatea norbanako
bakoitza bizi den lekuan dauden elementu multzoen identifikazioa denez, ezingo
litzateke garatu ezberdina den beste pertsona baten existentziaren kontzientzia
daukagun arte.
4. Zer da aniztasun kulturala, egun, nola ulertu dezakegu?
Kultur aniztasuna lurralde batean bi kultura edo
gehiagoren presentzia da. Kultur aniztasuna gizarte demokratiko baten
kategorian defendatu behar da, lurralde bereko kultura askoren existentzia dela
eta, bestea aitortzea eta berdintasuna defendatzea.
5. Hezkuntza arloan zein
izango da erantzunik egokiena eta zergatik?
Kulturartekotasuna izango da erantzunik egokiena. Gaur egun, kultura
ezberdinetako jendearekin erlazionatu, bizi eta esperientziak partekatzen
ditugunez, beharrezkoa da kulturartekotasuna egotea. Kultur ezberdinak ulertu
eta errespetatzeaz gain, garrantzitsua da guztioi aukera berdinak ematea eta
honekin, aberastasuna garatuko da (bai pertsonala eta bai kulturala).
Kulturarteko hezkuntzaren ereduak garrantzizkoak dira gizarte oso batean
inklusioa lortzeko. Nagusiki, kultura
desberdinen estrategiak, trebetasunak eta balioak irakatsi nahi ditu, hezitua
den pertsona inguratzen duen errealitatea ulertu eta parte har dezan eskubide
osoz.
Comentarios
Publicar un comentario