UNRAW
Lauhilabete honetan zehar, hitzaldi desberdinetan parte hartzera gonbidatuak izan gara eta haien artean, UNRAW elkartekoek prestatutako tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dugu. Elkarte hau, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Bost zonalde desberdinetan lan egiten dute hango errefuxiatuekin, bertako egoera ezagutzeko eta aurreiritziak puskatzeko, eta metodologia artistikoa garrantzia eman nahian. Haiekin egindako tailerrak bi egun eta zati desberdinetan banatu zituzten. Hasteko, lehenengo egunean saio teorikoak izan ziren, hitzaldi informatiboak gehien bat. Bigarren egunean berriz, tailer praktikoak burutu genituen. Tailerrak egiteko, hiru taldetan banatu ginen interesaren arabera; bakoitzak tailerrak gustuko genituen ordenean ipini behar genituen eta hauek ziren aukerak: antzerki, komiki edo ipuin tailerra. Taldeko kideen artean tailerrak banatutak eta ekilibratutak egon behar ziren, ondoren gainontzekoekin konpartitu ahal...