ANIZTASUNA: Bideoen hausnarketa



1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA
1.1. jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa
Taldeko jarduera
Taldearen zkia / Taldearen izena: Las five (5).
Parte hartutako kideak: Ane Aguado, Janire Arreche, Nerea Ausin, Haizea Cabrejas eta Aroa Cuevas
Data:2019/03/07
Bideoen zerrenda
Oharrak



2
Normal. Isabel Coixet
Bideo honetan pertsona ugari agertzen dira, eta bakoitzak “normal” terminoaren esanahia azaltzen du. Honen bidez, konturatzen gara, pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela termino honek, eta batzentzat “normala” dena, beste batentzat ez dela.  
3
Eta zu zer zara, neska ala mutila?
Neska eta mutil bat agertzen dira. Mutilari eraikuntzarekin lotutako jostailuak eta baloiak oparitu. Gizartean ausart azaldu behar.
Neskari, aldiz, panpinak, etxe tresnak eta itxura zaintzeko produktuak oparitu. Polita eta irribarretsua izan behar da. Gizartean, gozo, eder eta bihotz bera azaldu.
4
Daisy, 8 urteko neska mutil eta nesken arropa aztertzen
Neskak ederrak eta mutilak abenturazaleak izan behar diren islada arropetan
5
5 urteko neska jostailuak aztertzen
Neskatoak ahots tonu haserre batekin esaten du bai neskak eta bai mutilak kolore berdinetako jostailuak erosi ditzaketela. Ez dutela zertan mutilak superheroiak erosi behar eta neskak printzesak. Bere aburuz, neska batek supersoinuekin jolastu dezake eta mutil batek printzesekin berdin.
Ez du ulertzen zergatik neskak jostailu arrosak erosi behar dituzten eta mutilak aldiz beste koloretakoak.
6
Ur Handitan. Lara
“Nire ahizpa ez da inoiz nitaz lotsatu, eta horrek kriston lasaitasuna eman dit”: gertukoen onarpena lagungarria egin zaio.
Laguntza askotan eskaintzen diote.
Lana bilatzerako orduan, Gureak-ek lagundu dio.
Gizartea ez dago berarentzat egokitua.
7
Ur Handitan. Iñaki
Jazarpenen aurrean, irakaslearen laguntza jaso beharrean, irakasleak jazarpena ugaritu.
Saskibaloian salbazioa aurkitu du.
Subnormal, tonto, gigante tankerako hitzan entzun izan ditu bere bizitzan zehar.


9
Friends
Bideo hauetan bullying egoera desberdinak ikusi ditzazkegu adin desberdinetan.  



0.  NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?
Banakako jarduera
Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.
Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?

Ni Ane, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

-Maitekorra

-Alaia

-Lotsatia

-Sentibera

-Enpatikoa

Ni Janire, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

-Maitekorra

-Lotsatia

-Ausarta

-Enpatikoa

-Sentibera

-Burugogorra

Ni Haizea, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

-Maitekorra

-Burugogorra

-Leiala

-Hiztuna

-Sentibera

Ni Nerea, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

-Ausarta

-Enpatikoa

-Alaia

-Sentibera

-Maitekorra

-Leiala

-Hiztuna

Ni Aroa, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

-Alaia

-Lotsatia

-Burugogorra

-Jatorra

-Lagun ona

-Sentsiblea


Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.
DESBERDINTASUNAK
AMANKOMUNAK
-Ausarta
-Hiztuna
-Leiala


-Alaia
-Lotsatia
-Enpatikoa
-Maitekorra
-Sentibera
-Burugogorra
1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK

1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Arropa erosoarekin, honela mugimendua askea ahalbideratuko da. Ez dugu “neskentzako arropa” edota “mutilentzako arroparik” erosiko gure seme edota alabaren zakila hala alua alde batera utzita.

1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Guztira 90 pertsona inguru gara. Hauetatik, 10 besterik ez dira mutilak. Zehaztu behar dugu, magisteritza emakumeoi egotzitako lana izan dela historian zehar, eta oraindik ere hala izaten jarraitzen duela. Gizartean oso errotuta dagoen estereotipoa da emakumeak direla zaintzarako pertsonak.


1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Ez. Nahiz eta gizarteak horrela ikustarazten gaituen. Arestian esan bezala, zaintza emakumeei egotzita dagoen heinean ( erizaintza eta magisteritza graduak esaterako), informatika edota ingeniaritza graduetan gehiengo mutilak dira.
1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Bai. Orokorrean soldatari dagokionez, soldata handiago izaten dute gizonezkoek emakumeek baino. Gainera, emakumeen zailtasun gehiago izaten dituzte lana egiterako orduan, esaterako, emakumeek lana bilatzerako orduan haien etorkizuneko planez galdetzen zaie, hau da, ea ama izateko ideia duten. Aldi berean, gizonei ez zaie honelako galderarik egiten. Bestalde, emakume gehiago dira lan orduak gutxitzen dituztenak senideren bat zaintzeko.

1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Bai. Batez ere gauean ateratzerako garaian; janzkeran, ordutegian, zer jarrera “egoki” izan behar dugun… Bestalde, etxeko lanei lotutako lanetan. Neskoi gehiago exijitzen zaigu.
1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?
Superhombre
Glamour
Forma
Letren tipografia gogorra, finkoa eta karratua
Koloreak: urdina eta horia
Letren tipografia fina, leuna eta delikatua
Koloreak: arrosa eta zuria
Edukiak
Izenburua → indarra
Sexuari erreferentzia:  zakila
Gorputzari dagokionez: jaten dutena ez dute zaindu behar
Izenburua → edertasunarekin erlazionatuta
Sexuari erreferentzia. maitasuna (“enamorate”)
Gorputzari dagokionez: zaintzeko eta “gorputz polita” izateko tip-ak


1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
Argazki honetan ikusi dezakegu emakumeek soineko motzak eta takoiak eramaten dituztela jantzita eta gizonek aldiz, zapatilak eta trajea gorbatarekin daude jantzita.
Urte zahar gaua
Urte zaharrean ohikoa da ahalik eta eleganteen janztea. Emakumeak, gizarteak markatutako estereotipoengatik, normalean soinekoak janzten dituzte. Beti beraien gorputzak erakusten dituzte, estereotipo batzuk jarraituz. Gizonak, traje eta gorbata edo pajaritarekin janzten dira, maskulinitate elegantea eta gizabidetsu demostratu nahian.
1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Bai, gure gizartean adibidez emakumeei dagokienez, argalak, ile luzekoak, depilatuak, azaleko kolorea beltzarana, titi eta ipurdi handiak eta tenteak, zimurrik gabeko azala, ilea hori kolorekoa…
1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Ez.  Beste kultura batzuetan esaterako, Asiako herrialdeetan azala zuria izatea edertasunaren seinale da. Afrikako etnia batzuetan dilatazioak dituen emakumea ederra da eta Zelanda Berriko beste etnia batzuetan tatuajeak dituen emakume bat da ederra.
1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Egunerokoan ikusten eta jasaten ditugun jarrerak dira. Aitortu beharra dago emakumeok ere hainbat egoeratan, sortzen ditugula, esaterako, beste emakumeen janzkera kritikatzen dugunean. Bestalde, hizkuntzari dagokionez, guztiok nahi gabe, emakumea gutxiesten dugu “que coñazo” tankerako esaldiak esaterakoan, zerbait aspergarria edo astuna dela adierazteko erabiltzen dugu. Aldiz, gizonen genitalak erabiltzean, hau da,“ esto es la polla” edota “cojonudo” tankerako hitz edo esaldiak erabiltzerako orduan, dibertigarria den zerbaiti egiten diogu erreferentzia. Laburbilduz, emakumearekin zerikusia duen orok konnotazio negatiboa duen heinean, gizonarenak konnotazio positiboa du. Beraz, hain errotuta dagoen ohitura hau galdu egin beharko litzateke, eta horretarako gizartean mikromatxismoa honi aurre egin behar diogu.
Egunerokoan bizitzen dugun beste mikromatxismo bat, jatetxeetan zerbitzariak gizonari ematen dioenean kontua da. Edota diskoteketan emakumeek gutxiago ordainduz edo dohainik sar daitezkeenean, emakumea ganadu bihurtuz.

2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
-Fisikoaren ondoriozko erasoaren aurkako ipuina
-Bakoitza bakarra dela eta hori aberasgarria dela azaltzen dien ipuina
-Guztiak berdinak izan ezkero bizitza zein aspergarria izango litekeen azaltzen duen ipuina
-Pertsona ezberdinen elkar lanak dakarzkin onurak azaltzen duen narratiba

2.2.  FRIENS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu:

1
Ile kolorea
2
Irainak
3
Ikusezina
4
Jazarpena
5
Bakardadea
6
Denboran atzera egin
2.4. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
-Funtzionala
-Fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
-Ahozkoak
-Sozialak
-Arrazakeria
-Janzkera edo izaera
-Bullying

b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideo hauetan, bullying-a modu ezberdinetan jasaten duten haurrak agertzen dira, eta hauek beren eguneroko bizitzan nola sentitzen diren islatzen da, esate baterako Cyberbullying-a, bazterketa soziala, bullying psikologikoa,...
Bideo hauetako protagonistak, infrabaloratuak, irainduak, mespretxatuak, beldurtuak eta deseroso sentitzen dira beste hainbat sentimendu negatiborekin batera. Zorionez, gure taldeko inor ez da bullying-aren biktima izan, eta ez dugu bizi horrelako egoerarik.

d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
Bideo gehienetan erasotzaileak gizonak dira nahiz eta emakumeak izan ere. Jazarpenak eta diskriminazioak egiterakoan ondo sentitzen dira, erasotutako pertsona baino gehiago sentitzen dira.
Uste dugu hori egin dezaketela etxean bizitzen duten egoerak direlako edo inbidiagatik izan daiteke ere.

e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Ikusleak adibidez, lehenengo bideoan ikusten den bezala, erasotua den mutila laguntzen du bere ile kolore berdina jarriz. “Ikusezina” den neska bideoaren bukaeran berriz ikusgai da beste neska batek hitz egiten diolako.

Comentarios

Entradas populares de este blog

SNOWDEN

NARRATIBA DIGITALA

UNRAW